DISEINU EDITORIALA & GRAFIKOA

Polimeroei buruzko ikerketa proiekturako grafikoa

Grafiko hau EHU/UPVko (EHU) kimikari talde batek Europako hainbat ikertzailerekin batera egindako Refresh ikerketa proiekturako diseinatu da. Hiru dimentsio hartzen dituen grafikoa da: proiektuan kolaboratu duten ikertzaileen datuak, haietako bakoitzak zuzendu dituen doktorego/doktorego-ondoko proiektuak eta berrikusi duten argitalpen-kopurua erakusten ditu. Refresh proiektuaren helburua polimeroak sintetizatzeko modu jasangarriagoak bilatzea da, eta hortik dator grafikoaren kolore paleta: tonu berdeak proiektuaren alderdi ekologikoa sinbolizatzen du, eta urdinak, berriz, ura, proiektu berritzaile honetan funtsezko elementua.

Itzuli hasierara