DISEINU EDITORIALA & GRAFIKOA

Doktorego tesiaren aurkezpena

Ikerketa ezberdinek diotenez, bisualki erakargarria den aurkezpen batek ikusleen arreta areagotzen lagun dezake. Hori da, edukia argi eta zehatz erakustearekin batera, edozein aurkezpenen helburua. EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasle baten doktorego tesiaren aurkezpen hau diseinatzerakoan erronkarik handiena ondorengoa izan zen: testu-kopuru handia izan arren, itxura dinamikoa zuten diapositiba erakargarriak sortzea. Grafiko eta ilustrazioak bezalako elementu bisualak sartzeak, kolore distiratsuak aukeratzeak eta diapositiba konposizio ezberdinak erabiltzeak helburu horiek betetzen laguntzen dute. Emaitza: kontzeptuak ulertzea errazten duen eta entzuleen interesa mantentzen duen aurkezpena.

Itzuli hasierara